EA 2030
Eleaniztasunerantz B proiektua
Hegaztien proiektua
Ikastetxe publikoa, herrian errotua, eta ikasleak herri kultura horretan hezi nahi ditugu. Herriari irekia dagoen ikastetxea nahi dugu eta euskaraz bizi diren ikasleak hezi nahi ditugu.
XXI. mendeko erronkei kritikotasunez eta era partehartzailean aurre egiteko kapazak diren ikasleak trebatu nahi ditugu.
Hizkuntza guztiak aintzat hartuta, euskara ardatz duten ikasleak. Herrian integratuak eta honek eskaintzen dituen parte-hartze esparruetan aktiboki parte hartzen duten ikasleak prestatu nahi ditugu. Sortzaileak diren ikasleak lortu nhai ditugu.
Berdintasunean eta errespetuan sinisten dutenak, hezkidetza zaintzen duten ikasleak nahi ditugu.
Naturarekin konprometituak, jasangarritasunaren aldekoak izan daitezen lortu nahi ditugu.
Kritikoak, eta autokritikoak izatea lortu nahi dugu.Pertsonaren garapen integralaren sustatzailea izan dadin eskola, autorregulazioa landuz.
Eskola demokratikoa eta parte-hartzailea. Hezkuntza Elkartea osatzen duten partaide guztien (gurasoak, ikasleak, irakasleak) eta norberaren askatasuna bermatzen duena.
Akonfesionala eta ideologia joera zehatzik gabea, gure ikasleen artean giza eskubide eta tolerantziarekiko begirunea bultzatuko duena.
Eskola plurala, inklusiboa eta giza duintasunaren balioa, funtsezko erreferente etiko gisa.
Bidezkoa eta kalitatezkoa.
Eskolan ondoko proiektu nagusiak lantzen ditugu:
Eskola Agenda 2030
Eleaniztasunerantz B proiektua
Hegaztien proiektua
ADOUNA elkartearekin lankidetza