Gure eskola Ereñozar mendiaren magalean kokatuta dago Urdaibaiko bioesferaren erreserban. Eskola txikia da, ingurune natural eta paisaia ikusgarriaz inguratuta. Eskola txikien artean txikiena gara Bizkaian.
Aurten, Haizeder eskolako ikasleak ere gurean izango ditugu eta txiki izatetik ertainak izatera pasatu gara. Ikastetxe berean bi eskola desberdin batuko gara. Hala eta guzti, familia giroa bermatzen jarraituko dugu.
Ikaskuntza pertsonalizatua, giro ona eta ingurugiroarekin hurbileko elkarrekintza eskaintzen ditugu.